Jarduera paraleloak

JARDUERA PARALELOAK


Emanaldiez eta ondorengo eztabaidez gain, zinemarekin lotutako 2 jarduera paralelo antolatu ditugu publiko orokorrari eta hiriko batxilergo eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta. Ekintzetako bat da APIKAk antolatutako Paula Fernádez Membibre gidoilariak emandako telesailetarako gidoigintza tailerra. Bestea, Pilar Sánchez Díaz, argazki zuzendari, ekoizle eta ICOFF 2024ko epaimahai ofizialeko kidearekin egindako hitzaldia da.

Ikastaroa - Zinema Tailerra TELEBISTATARAKO GIDOI IDAZKETA APIKArekin


Paula Fernández Membibre. Gidoilaria

Maiatzak 9, osteguna 09:00etatik 13:00etara.


EUROPA BILTZAR JAUREGIA, La Hechicera Aretoa


APIKA


Paula Fernández Membibre telebistako gidoilaria da. Hainbat urte daramatza Bambú Producciones-en lanean, eta bertan gidoilari izan da “Las chicaes del cable” (Netflix) eta “45 Revoluciones” bezalako serieetan. "Now and Then"-en gidoi-koordinatzailea ere izan da Apple TV+-n eta "Land of Women"-en Eva Longoria eta Carmen Maurarekin. Iaz “La Favorita 1922” koordinatu zuen, Bambúren lehen fikziozko telesaila Telecincorentzat.


Tailer honetan serie bateko idazle gelak nola funtzionatzen duen ikasiko dugu. Ideiaren sorrera, pertsonaien eraikuntza, mapa argumentala zertarako den eta kapitulu bat idazteko prozesua nolakoa den. Horrez gain, idazle-ekoizle harreman on baten gakoei buruz hitz egingo dugu.



Pilar Sánchez Díazekin solasean argazkilaritzak genero ezberdinetarako duen norabideari buruz.


Pilar Sánchez Díaz Argazki zuzendaria eta ekoizlea

Maiatzak 10, ostirala, 11:00etatik 13:00etara.


VITAL FUNDAZIOA KULTURUNEA



Pilar Sánchez Díaz argazki-zuzendari eta ekoizle madrildarra Chinas (2023) eta Carmen y Lola (2018) film luzeengatik ezaguna, biak Arantxa Echevarríak zuzendutakoa, non alderdi bikoitz hau zuzendu duen. Beste proiektu batzuen argazkigintza egin du, hala nola "De Caperucita a loba" (2023), Chus Gutiérrezena, edo "The Spanish Dancer" (2015), Mar Díazena, eta ezin konta ahala laburmetraia.



Argazkigintzaren nondik norakoak genero ezberdinen bidez, beldurra, komedia, garaia, ohiturak. Argia gai da espazioa, aurpegiak eraldatzeko eta sentsazio desberdinak transmititzeko, film desberdinak sortzeko eta ikuslea beste mundu bat sentitzera bideratzeko. Argia aldatuz soilik beste mundu bat sortzen dugu.

Share by: